I

3.LEXIKOA.

3.2. LEXIKO OROKORRA I. (A-E)

Mesedez, itxaron artxibo osoa kargatu arte. Ostean, aukeratu nahi duzun hizkia

[A] [B] [D] [E]

 

 

A

 

 

ABADE, abade: abade; "abade asao bixi da", "guk abaderi egi esan dotzu "

ABADETZE, abadetze: abadetxe

ABANTA: iraun.

ABARKA, abarke: abarka.

ABARKAMANTA: bernetan praken gainetik ipintzen diren mantarrak.

ABARKETA, abarkete: abarketa.

ABARKUNTZE: abarkaziri, abarka ezten.

ABARO, abaro: abaro; baso zarratu, lohia.

ABARO IÑ: abarotu.

ABAROTU: abarotu, basoa itxi, lohitu.

ABASUSE, abasuse: abazuza, txingorra; orokorrean esaten da. Era berean, "kaskaragar", "arri" eta "txotor" erabiltzen dira.

ABE, abea: oloa.

ABENDU, abendu: abendu.

ABERATZ, aberatza: aberats:"orrek gastaten deu aberatza balitze les"

ABI, abi: habi.

ABIA: abiatu, hasi, ekin. Fenomeno admosferikoei buruz berba egikeran erabiltzen da.

ABIXERI, abixeri: 1. habizari; habian ezartzen den gezurrezko arraultza oiloak egiten bertara joan daitezen. 2. Usteldutako arraultza.

ABROSIDU: azpertu; "abrosidute nau itxedoten"

ABUELA, abuela: amama.

ABUELO,abuelo: aitita; "etor date abuelo "

ADABU, adbau: adabu

ADAGU, adagu: adabu.

ADAR, adarra: adar

ADI: begira.

ADI EGON: begira, zain egon.

ADIKUNE, adikune: begirakuna

ADITXU: begiratu; "aditxu in dotzet "

ADISKEDETU: adiskidatu

ADORE, adore: adore

ADU, adu: adur, patu.

ADUR, adurre: adur

AFALONDO, afalondo: afalondo

AFARI, afari: afari; "afari yan estearren yon da"

AFARI YAN: afaldu; "ogi espadakarde estu afaririk yaten "

AFILADORE, afiladore: zorrotzaile, zorroztaile.

AFO, afo: afo, apatz

AFOTU: afotu, bigundu eta puztu.

AFRONTA: errietan egin

AFRONTU, afrontu: afrontu

AGAR, agarra: doilara

AGARRA: oratu, heldu; "agarra dotzet orreri"

AGARRADAN IÑ: borrokatu, elkar jo.

AGARTU: agertu.

AGE, age: habe, hage

AGERTU: agertu; "bason ibil nitxenen agertu san"

AGINALDO, aginaldo: agilando

AGINDU: agindu; "mesa bat gure dot agindu, eta ia beorrek itxen badeust sera

AGINKE IÑ: haginka egin

AGIÑ, agiñe: 1. hortz. 2. hagin. Berba hau denak adierazteko erabiltzen da, batez ere, hortzei esateko; beste barietate batzuetan haginak direnak adierazteko egiten dira bereizketak.

AGIÑETAKO UR, agiñetako ure: haginetako ur, haginak kauskitu

AGIRI: agiri

AGO, ago: 1.aho; "paratenas telefonon eta balarriñ imin ber dana agoan euki nendun, belarriñ imin ber dana euki nendun agoan imintxe" 2. erreminten ahoa

AGUANTA: 1. jasan. 2. iraun

AGUN, agune: agun, apatz

AGUNTASUN, aguntasune: aguntasun.

AGUR: agur

AGURE, agure: agure.

AGUSTU, agustu: abuztu.

AIDA: idi edo behiei eragiteko; "aida idi"

AIDE, aide: ahaide, senide.

AIDEARTEKO, aidearteko: ahaidearteko, senide.

AIKO:esklamazioa da, hara hor: "aiko iñusente!"

AIRE, aire: antza, taiu.

AISTA, aiste: ahizta; "sure, arrebek edo aistek, segun nori diñotzesun mutilleri edo neskatori "

AITXE, aitxe : aita; "nik aitxeri ogi emon dotzet"

AITXE GURE: aita gure

AITXEAREN, aitxearena: aitearen

AITXEAREN SEMEAREN!: aitearen semearen!

AITXEBITXI, aitxebitxi: aitabitxi, aitapuntako.

AITXEORDEKO, aitxeordeko: aitaorde, aitaordeko.

AITXESULO, aitxesulo: aitazulo.

AITXETAMA: gurasoak.

AITXITXE, aitxitxe: aitita;"etor ekiden aitxitxe"

AITXITXEAMOMAK: aititamamak, aitonamonak.

AITXU: aitu, begiratu; "aitxu dotzet "

AKABA: amaitu; "au yaten dun arten akabako du"

AKABU, akabu: amaiera; "akabuko urtetan kanpon egon da "

AKAN, akana: akan, txikia dena.

AKAR, akarra: aker.

AKORDA: gogoratu; "orreas akordatenas"

AKULEKADA, akulekade: akulakada.

AKULU, akulu: akulu.

ALABA, alabe: alaba; "alabek sagarrak ekar deustes"

ALBAÑE: arnasa estu; "albañen iyen gendun aldatza"

ALABAORDEKO, alabaordeko: alabaordeko, alabaorde.

ALARGUN, alargune: alargun.

ALBANDORROTZ, albandorrotza: albandorratz.

ALBAÑE, albañe: arnasa estu; "orrek beyek albañe deko"

ALBATE, albate: albate.

ALBENTA: artegatu, asaldatu; "elayak albentata daus"

ALBO, albo: 1. albo, ondo. 2. gorputzaren albo

ALBO OL, albo ola: gurdiaren albotan jartzen diren olak.

ALDAS BERA: aldatz behera.

ALDAS GORA: aldatz gora

ALDATZ, aldatza: aldatz

ALDATZATZU, aldatzatzu: aldaztsu, aldapatsu.

ALDE, alde: alde

ALDEA, aldea: baserri.

ALDEA ETZE, aldea etze: baserri.

ALDEN: aldean; "diru dekot alden"

ALDERDI, alderdi: alderdi.

ALDESTAYO, aldestayo: oker, itxurabako, baldar; "ori aldestayo bata "

ALDI, aldi: aldi; "lengo aldin batek esaeusten, ba entzun deula se don iñaki dau ogei mille peseta illen emoten orreri "

ALEGIÑ, alegiñe : ahalegin

ALEGIÑE IÑ: ahalegina egin; "ingot alegiñe ariñ akabateko "

ALEGRA : poztu; "etorko basintxikese etzera selan alegrako gintxiken "

ALFAFA, alfafe: alfalfa.

ALKARREGAS TXOTXOLOTUTE: maiteminduta egotea.

ALKAR IKUSI ESIN: gainditu ezineko etsaigo; "Marik eta Josek esin deude alkar ikusi"

ALKAR YAN: haserrekuntza sakona; "berbetan asten direnen alkar yan ber deudela pentza lei"

ALKATE, alkate: alkate; "alkatetzat koxi deude "

ALKONDARA, alkondare: alkondara; "yonas dendara, alkondara bat erosteko idean"

ALMUDE, almude : buruko.

ALMUDE ASAL, almude asala: buruko azala.

ALOGEREKO, alogereko: alogereko, soldatapeko.

ALPER, alperra: alper

ALPERRESI, alperresi: nagia.

ALPERRIK: alperrik

ALPILLERA, alpillere: garbitzeko erabiltzen den trapu latza.

ALTA: 1. altu. 2. txakurraren zeloa.

ALTAKURRE, altakurre: muino

ALTU, altu: altu; "ori altuegi da "

ALTURA, alture: altuera.

ALTZ, altza: altz

ALTZA: altxatu; "amak ariñ altza neu gaur"

ALTZAGARRI, altzagarri: altxagarri

ALTZO, altzo: altzo; "ekasu ume altzora"

ALLE, alle: zauri txikarra

ALLEGA: ailegatu; "orrek allega dire gu yon garen etzeraño"

ALLEMU, allemu: alimo, adore; "estekot esetarako allemurik"

ALLORBE: trigonella foenumgraecum

AMA: ama

AMABITXI, amabitxi: amabitxi.

AMAKATAKO, amakatako: hamaiketako

AMAKONA, amakone: neska bere adinekoen artean handiagoa denean, despektiboa; "aiko amakone, danari yoten!"

AMANKOMUN, amankomune: amankomun

AMAORDEKO, amaordeko: amaorde, amaordeko.

AMARRA: lotu

AMARRATZ, amarratza: amarratz

AMASA, amase: orea

AMASULO, amasulo: amazulo

AMATA: amatatu

AMENTAL, amentala: amantal

AMES, amesa: amets.

AMESETAN IÑ: ametsetan egin

AMILLOTXA, amillotxe: amilotx

AMIOTU: urdindu, urdinak hartu."kajako galletak amiotute daus"

AMISTIKU, amistiku: damistiku.

AMOMA: amoma

AMOSTU: amoztu

AMOTZ, amotza: amotz

AMU amu: amu

AMUMA: amoma

ANAJE, anaje: anaia; "onek anajeri yaten emon deutze "

ANDABIDE, andabide: gorpua etxetik elizara eroateko bidea. Behin gorpu bat pasaz gero legezko bihurtzen zen.

ANDAN: andan

ANDANA, andane: itxura, jazkera; "ori dosu andane!"

ANDANABAKO, andanabako: itxura txarreko, moldebako; "se andanabako saren!"

ANDAN ERON: andan eroan

ANDEROLA, anderole: anda eroale

ANDI, andi: handi; "ori da daunik andiena"

ANDI-ANDI: Umeei esaten zaie paseoan joateko.

ANDIKI, andiki: handiki, aberats eta indartsuen inguruan ibili eta antzak dauzkana.

ANDILLO, andillo: handikote

ANDITXU: 1. (anditxu, iz) handitu. 2.(ad.) handitu

ANDRA, andre: 1. andre, emazte. 2. andre; "ori da andrarik sarrena "

ANDRAGIXONAK: senaremazteak

ANDRASKONA, andraskone: andrazkona

ANDRATONA, andratone: andra handia.

ANEGA, anege: anega.

ANGERU LORA, angeru lore: aingeru lore

ANGIRA, angire: aingira

ANGULA, angule: angula

ANKA, anke: hanka

ANKA IÑ: hanka egin

ANPOLLA, anpolle: urbatu

ANPULU, anpulu: negarra, malko; "aitxu selau negar anpuluk"

ANTERE, antere: antza; "aitxen antere deko orrek"

ANTOJAGARRI, antojagarri: higuingarri; "kendu seitxes antojagarri ori"

ANTOJU, antoju: higuin, antoju; "ikusteas bakarrik antoju emo lei"

ANTOJU EMON: antoju eman

ANTXOA, antxoa: antxoba

ANTZAR, antzarra: antzar

AÑA, aña: aina

AÑA FRESKA, aña freska: aina freska

AÑA SEKA: aina siku

AP: hotza adierazteko interjekzioa

APAPAN: paseoan joateko umeen berba.

APASKADA, apaskade: erremesa; "yorran apaskade iñ eta etorri gerispetara apur beten"

APATX, apatxa: apatx

APATXE: jezartzeko agintea, umeen berba

APATXE IÑ: jezarri, umeen berba

APATZ, apatza: apatz

APEA, apea: apea

APO, apo : txerri arra, kumak egiteko; "txarri arrari apo esaten dako, emeri arkele "

APRILL aprille: apiril

APUR, apurre: apur; "itxedon apur beten"

APURKE APURKE: apurka apurka

APURTU, apurtu: apurtu; "apurtu barik eron "

AR, arra: 1. har; "sagarrak arra deko" 2. ar

ARA!: hara!

ARAGI, aragi: 1. haragi. 2. okela; "yan deude aragi lar"

ARANDELA, arandele: suete ekonomikoaren gainean egoten direnak.

ARAÑA, arañe: aramu

ARAÑEGUN: harenegun

ARATENES: aratinik

ARATXUR, aratxurre: aitzur normala baino astunagoa dena.

ARBI, arbi: harbi

ARBIGARA: habigara

ARBINDU: ito

ARBIÑ, arbiñe: arbin

ARBOLA, arbole: arbola

ARDAU, ardau: ardao; "se urtetako da ori ardau?"

ARDI, ardi:1. ardi"ori dau a, ardi gobernaten a, Ameriketan" 2. arkakuxo, ardi

ARDI NARRU, ardi narru: ardi larru.

ARDILLA, ardille: katagorri

ARDURE, ardure: ardura; "estau orrekas ardure lagunetire "

ARDURE ARTU: ardura hartu

ARDURE IXEN: ardura izan; "esteuste ardurerik "

ARE, are: are, golde; "makiñen osten gero pasaten dosu ba sera, arek eta gero osto "

AREA, area: area

ARE ARRI, are arri: area harri.

AREATU: areatu

AREATZU, areatzu: areatsu.

AREN: arean, apur bat

AREÑEUN: harenegun

AREÑEUN ATZETI: harenegun atzetik

ARESTI, aresti: harizti

ARETX, aretxa: haritz

ARGAL, argala: argal; "ori esta aiñ argala "

ARGALDU: argaldu; "kilo bi argaldu nas"

ARGAN, argana: hargain

ARGI, argi:1. (iz) argi. 2. (adj) argi

ARGIMUTILL, argimutille: kriselu

ARGIÑ, argiñe: hargin

ARGITXASUN, argitxasune: argitasun

ARGIXERI, argixeri: argizari

ARGIXERISKO, argixerisko: umeen adjetiboa

ARIMA, arime: arima

ARIMENAK : arimenak

ARIÑ 1. arin.2. ariñe: arin.3. laster; "arin badator ikuskot "

ARITXO, aritxo: ahari

ARKA, arke: arka

ARKADA, arkade:hobietako arka.

ARKASTE, arkaste: arkazte

ARKELA, arkele: txerri eme; "txarri arrari apo esaten dako,emeri arkele"

ARKOIRIX, arkoirixe: uztarku

ARKU, arku:1.arko 2. makera, txerrieme umak egiteko.

ARKUMA, arkume: arkume

ARMOSU, armosu: gosari

ARMOSU YAN: gosaldu

ARMUSU, armusu: gosari

ARMUSU YAN: gosaldu

AROTZ, arotza: arotz

ARRA, arre: aharra; "gure mutillek arra bat ataraten dotzo suenari"

ARRABA, arrabe: arreba; "ori arrabe lau da "

ARRAIÑ, arrañe: arrain

ARRAKADA, arrakade: arrakada, belarritako

ARRAMA, arrame: adar

ARRAN, arrana: arran

ARRANKE, arranke: kemen

ARRANO, arrano: arrano

ARRANTXA: atondu; "arrantxaixu kuartu"

ARRANTZO, arrantzo: astoaren arrantza

ARRAPADA, arrapade: uste lizunaz egiten den ikutua.

ARRASTEGI, arrastegi: arratsalde; "gurau dot goixen eta es arrastegiñ"

ARRASTEGI ERDI, arrastegi erdi: arratsalde erdi

ARRASTION : arratsalde on

ARRATE, arrate: harrate, harrizko ate.

ARRATZALDE, arratzalde: arratsalde.

ARRATOI, arratoi: arratoi

ARRAUSI, arrausi: aharrausi

ARRAUSI IÑ: aharrausi egin

ARRE: asto eta zaldiei aurrera egiteko esaten zaie.

ARREBA, arrebe: arreba; "sure, arrebek edo aistek, segun nori diñotzesun mutilleri edo neskatori"

ARREGLA: konpondu; "ori esateas estosu eser bere arreglaten"

ARREO, arreo: arreo

ARRESKERO: harrez gero

ARRETXA, arretxe: zuzen txairo

ARRETXO, arretxo: zuzen, txairo; "larogei urteas eta arretxoarretxo dau"

ARRETXIKOTAN: arretxikotan, arreputxin

ARRI, arri: 1. harri."eun kiloko arri ekar deude" 2. sukaltarri. 3. txingor handia.

ARRIBOLA, arribole: urak erabilita biribildutako harria.

ARRIKEDA, arrikede: harrikada

ARRIKEDAKA: harrikadaka

ARRIKO IÑ: harrikoa egin

ARRI KOSKOR, arri koskorra: harri kozkor

ARRILOSA, arrilose: harlauza

ARRIMA: ondoratu

ARRISKO, arrisko: harrizko

ARRO, arro: harro

ARROBA, arrobe: arroa, 12 kilo eta erdi

ARROS, arrosa: arroza; "nik ekarriko arrosik suok giau estosue yango "

ARROTU: harrotu

ARROTZA, arrotze: arraultza

ARROTZA GORRINGO, arrotza gorringo: arraultza gorringo

ARRUTZE, arrutze: arraultza

ARTABURU, artaburu: artaburu

ARTADI, artadi: artadi

ARTAGARANDU: artoa garandu

ARTAGARO, artagaro: artagarau

ARTAPIKA, artapike: artapika.

ARTASURITXE, artasuritxe: artazuritze

ARTATXORI, artatxori: artatxori, kurloi

ARTAYORRA, artayorre: arta jorra

ARTE, arte: 1. arte (Bot.): arte 2 arte, bitarte

ARTEDI, artedi: artadi

ARTEGA: urduri; "nonor dator aurki txakurre artega dau te"

ARTEGI, artegi: artalde

ARTEN: 1. artean. 2. artean, lehen

ARTES, artesa: 1.artez:; "bearreti artes yon da etzera".2. zuzen: "gixon artesaurik elitxe topa"

ARTESIK: artaziak

ARTESTU: zuzendu; "artestuixu ori illede"

ARTO, arto: arto

ARTOBIXAR, artobixarra: artabizarra

ARTO GARAU, arto garau: artagarau

ARTO INDABA, arto indabe: arta indaba

ARTO LUPU, arto lupu: arto lupu

ARTO SOLO, arto solo: arto solo

ARTOTZA, artotze: artotza

ARTO URUN, arto urune: arto irina; "pentzu, arto urune ta pulpe, eta sayeas ta babe nastata "

ARTU: hartu

ARTXO, artxo: artxo

ARTZA, artze: artza, indabak eta galbaratzeko sumetzazko tresna.

ASA, ase: aza

ASAL,asala: 1. azal, gainekoa dena; "asalaas an itxi txe pasa ostabere estutu te pitipiñe itxe san" 2. azal.3. arbolen azal 4 ogi azal

ASAO: urrun, asago; "abade asao bixi da "

ASARO, asaro: 1. euri ziri; "asaro deku, onek on ingotzo artori"; 2. ereiteko eretia; "bagabiltzes arto ereitxen baya asaro txarra deku".

ASARRATU: hasarratu; "su emen egongo basintxikes esintxikes asarratuko?"

ASATZ, asatza: soloan garia eraiteko edo abarrak elkarren ondoan jarriz egiten ziren banaketak

ASAU: urrun, asago

ASI: 1. hasi; "asi dot bearra" 2. hazi; "dana yan ber dosu espabere txiker lotuko sara, edo esara asiko" 3. hazi

ASKA, aske: aska

ASKOR, askorra: bizkor, lerden; "bere edaderako askor dau Anton"

ASKORA askore: aizkora

ASKORDIÑ, askordiñe: azkordin

ASKUNAR, askunarra: azkunar

ASKURE, askure: hazkura

ASMA: sentitu, asmatu; "txakurrek itxen deu ausi, sarata bat asmaten deudenerako ",

ASORRI, asorri: azorri

ASPALDI: aspaldi

ASPI, aspi: 1. azpi.2. azpi, ganaduarentzat egiten den oherako materiala.

ASPIK ATARA: azpiak atera

ASPIKO GONA: aspiko gone: azpiko gona

ASPILDURA, aspildure: gona edo fraka medela josita.

ASPILLURA, aspillure: gona edo fraka mendela josita; "gonen aspillure sueltun darosu"

ASPIRA, aspire: azpira; "talo itxen sana? aspire"

ASTA, aste: aste

ASTAR, astarra: asto arra.

ASTE, aste: aste; "emen egon dire lau asten "

ASTE AKABU, aste akabu: aste goien

ASTEGUN, astegune: astegun

ASTEME, asteme: asto eme.

ASTI, asti: asti

ASTILLA astille: 1. arrakala. 2. ezpala: "astille sartu da "

ASTIRO: astiro

ASTO, asto: 1. asto 2. Gurdian aldamenaren azpian ardatzari eusteko dagoen zatia.3. Artoa garantzeko erabiltzen zen zulodun kaxa. 4. egurrez egineko armadizoa gainean lan egiteko edo ohol batzuk ipinita mahaia izateko.

ASTOKARDU, astokardu: astogardu

ASTOKARRERA, astokarrere: asto lasterketa

ASTOKILLO, astokillo: astokilo

ASTOKO, astoko: astokilo

ASTOKOROTZ, astokorotza: astoaren korotza.

ASTOKUME, astokume: astakume

ASTOTZARA, astotzare: asto otzara

ASTRAKA: astraka; "ollok igual astrakan edo orrek egastik bota ixus orti"

ASTRAKAN IÑ: astrakan egin

ASTU: ahaztu; "orreri astu dako euskeras berba itxe"

ASTUDISKON: ahaztu zaizulakoan

ASTUL, astule: eztul

ASTULE IÑ: eztul egin

ASUKERE, asukere: azukera

ASUL, asule: urdin; "ori esta berde espadase asule"

ASUN, asune: asun

ASUNBERDI, asunberdi: litro

ASUNBRE, asunbre: litro bi.

ASUR, asurre: hezur

ASUR IMINTZALLE, asur imintzalle: hezur ipintzaile

ATAGIÑO: hainbestekoa; "atagiñoko bero egon se bideko galipota bere urtu i san"

ATAJU, ataju: bide zihor

ATAMANI, atamani: jende, aldra, despektiboa; "a selau atamani batu dan!"

ATARA: atera; "an yayoten da beste erregiñe bat, ta gero ordun sur egon ber da atara ber dake ta sartu beste sera baten beste kaja baten, beste erlauntzen "

ATASA, atase: zeregina, ardura; "atase baño estoskue emoten", "esixu olau atasarik artu guaitxik"

ATATAN: umeei ibiltzeko eta paseoan joateko esaten zaie.

ATE, ate: ate: "ateko giltzek ekar doas "

ATERPE, aterpe: aterbe.

ATERRI EGON: aterri egon

ATERTU: atertu

ATON:atoan, berehala. "aton ingo tzut bearra"

ATORRA, atorre: atorra

ATRAPA: harrapatu

ATREBIDU: ausartu; "atrebidu in da kosten "

ATX, atxa: haitz

ATXAKI, atxaki: aitzakia

ATXARRANO, atxarrano: haitz arrano

ATXIKO, atxiko: iko mota bat.

ATXIÑE: aitzina; "atxiñe esetute ixen saitxut nik su "

ATXIÑEKO, atxiñeko: aitzinako

ATXUR, atxurre: aitzur

ATZ, atza: hats

ATZALDE, atzalde: arratsalde

ATZAMAR, atzamarra: atzamar; "atzamarra ebai deu ba, bentane arreglaten dabillela "

ATZASAL, atzasala: atzazal

ATZE: atze: atze

ATZEKOS AURRERA: atzekoz aurrera

ATZELARI, atzelari: pilotan atzekaldean jokatzen duena.

ATZERA: berriz; "etzera etor nintxen atzera "

ATZERATU: atzeratu

ATZERENGO, atzerengo: atzerengo

ATZO: 1. atzo.2. atzo: atso

AUE, aue: aube

AUKI: euki

AUKIÑ: euki

AULI, auli: euli

AUMENTA: gehitu

AUNTEGI, auntegi: errementarien behartoki; "Meltxorren auntegire eron dot beye"

AUNTZ, auntze: ahuntz; "il deudes ardi bi, eta auntze ba pere bai "

AUNTZE, auntze: ahuntz; "orrek paño auntze bat obeto ok "

AUNTZEN BERBA, auntzen berbe: mezu sekretuak elkarri pasatzeko jokoa; "nipik supu mapaipitepe sapaipituput".

AUPA: umeei altxatzeko esaten zaie.

AURBERA, aurbere: aurbehera

AURGORA, aurgore: aurgora

AURI, auri: euri

AURI IÑ: euri egin; "auritxen dau "

AURKADA, aurkade: esku biekaz har daitekeen kopurua; "txalari aurkada bi bota yosus"

AURKI: 1. aurki.2. aurki, beharbada

AURPEGI, aurpegi: aurpegi

AURRE, aurre: aurre

AURREKO AGIÑ, aurreko agiñe: hortz

AURRERATU: aurreratu

AURRIDI, aurridi: idi pare batek ezin duenean beste bat aurrean ipinita laguntzea; "aurridi emon ber geuntzen lupetzati atarateko."

AURTEN: aurten

AUSI: 1. ahausi; "txakurrek itxen deu ausi, sarata bat asmaten deudenerako " 2. hautsi; "ate ixikeran giltze ausi da, apurtu in da "

AUSI IÑ: ahausi egin

AUSO, auso: auzo

AUSOBEAR, ausobearra: auzolan

AUSOKO, ausoko: auzokide; "es, es, igual ausokok edo ixte siren igual ausokok edo lagunen batzuk edo"

AUSPES: ahozpez

AUSPO, auspo: auspo

AUSTU: haustu

AUTZ, autze: hauts

AUTZOPILL, autzopille: beti sutondoan edo etxean sartuta dagoena.

AXE, axe: haize; "ate ixi axe etor esteitxen "

AXE IER, axe ierra: haize larri

AXE IGER, axe igerra: haize larri

AXEK YO: haizeak jo

AYE, aye: ahie

AYEN, ayena: aihen

AYEN ESKER, ayen eskerra: aihen ezker

AYOTZ, ayotza: ariotz

AYUETAK: zapatak lotzeko zintak

AYUNTAMINTXU, ayuntamintxu: udaletxe

 

 

B

 

 

BABA, babe: baba; "pentzu, arto urune ta pulpe, eta sayeas ta babe nastata"

BABALASTO, babalasto: behar ez diren berbak erabiltzen ohituta dagoena; "orren anaje babalasto bat da"

BADAESPADAN: badaezpadan; "koxixu gordosola euri in sedeiñ, badaespadan "

BAIÑA, baiñe: leka

BAJA: bajatu

BAKARRIK: bakarrik; "esteu bakarrik ekarko ogi espadase ardau bere bai "

BAKE, bake: bake; "txarto itxekon, itxi baketan "

BALABALA: berba lar egiten duena; "beti dabil tabernan balabala"

BALDA, balde: arasa.

BALDE, balde: balde.

BALIO IXEN: balio izan; "orrek esteust balio "

BALSAMU, balsamu: golpe bedar.

BALTZ, baltza: beltz

BALTZIKIÑ, baltzikiñe: baltzingo

BALTZINGO, baltzingo: baltzingo

BALTZIU, baltziu: dantzan elkarri gerritik oratuta egitea; atxiñe esan baltziurik itxen solten baño"

BALTZUNE, baltzune: beltzune

BALUSTRE, balustre: balustra, baranda

BANAKA: banaka

BANANDU: banandu

BAÑIKA, bañike: hariak elkarri lotuta manteletan eta egiten den joste mota.

BAÑA, bañe: leka

BAÑAPALU, bañapalu: bainapalu

BARAGARRI, baragarri: ganorabako, barregarri; "baragarri lotu da danen aurren"

BARAKILLE, barakille: bare

BARANDA, barande: baranda

BARAU, barau: barau

BARAUSTE, barauste: barau haustea

BARDA, barde: barda

BARDASKA: bardaske: adar luzea.

BARDINDU: berdindu

BARDINGO, bardingo: berdingo, ertain

BARDIÑ, bardiñe: berdin; "niri bardin deust", "nei seuek yon edo geu etorri bardiñ "

BARE, bare: bare

BARESARE, baresare: barasare

BARIKU, bariku: bariku

BARIKIGUREN, barikugurena: aste santuko barikua

BARRABAN, barrabana: iraina, barrabas; "barraban ori!"

BARRABANKERI, barrabankeri: barrabaskeria

BARRABAS, barrabasa: barrabas

BARRE, barre: barre

BARRE IÑ: barre egin; "barre naye itxen gendun ese pasa ekiun jenero bakotxik"

BARREKA: barreka; "itxo barreka in giñen "

BARREN, barrena: barren

BARRES: berriz

BARRI, barri: berri

BARRIKETA, barrikete: berriketa

BARRU, barru: barru; "kea botakeran barrurantza eskapaten deude aik, erlek, eta ordun aik atara ta sera sartu "

BARRUKALDE: barrukalde: barrukalde

BART: bart

BARTZUN, bartzune: bartzun

BASA, base: basa

BASA BATISTE: txitxi burduntxi

BASABEI, basabeye: basabehi

BASABUSTIÑ, basabustiñe: buztin

BASAKATU, basakatu: basakatu

BASAPISTI, basapisti: basapizti

BASATZA, basatze: basatza

BASI, basi: saltsa

BASIÑA, basiñe: zopak jateko ontzia, platera baino sakonagoa dena.

BASITXEN: saltsan, gozatzen; "olau nastetan basitxen dabill ori"

BASKARI, baskari: bazkari

BASKARI YAN: bazkaldu; "etor danen baskari yaten on gare "

BASO, baso : baso, mendi; "ba, lurre, baso askotako esta ona "

BASOLLAR, basollarra: basoilar

BASTA, baste: basta

BASTAR, bastarra: bazter

BASU, basu: edalontzi

BASURDE, basurde: basurde

BATEL, batela: batela

BATU: batu

BAUTISA: bataiatu, bateotu; "es, oin galdute daus orrek jenerok se, oiñ a, ume pere, estaitx, igual illebete taros bautisa barik, illebetek, bi edo iru oiñ, len es, len a egun bi edo irues erote san elixara esta?"

BAUTISO, bautiso: bateo

BAXA: bajatu

BAYA, baye: bahe

BE, bea: behe

BEAR, bearra: behar; "asi dot bearra "

BEARGIÑ, beargiñe: behargin

BEAR IÑ: behar egin

BEASTUN, beastune: behaztun

BEATZ, beatza: behatz

BEATZ PUNTATAN: behatz puntetan

BEDAR, bedarra: belar; "guk idiri bedarra emon dotzu "

BEDAR FRESKO, bedar fresko: belar fresko

BEDARMETA, bedarmete: belar meta

BEDAR SIKU, bedar siku: belar siku

BEDERATZIURREN: nobena

BEGADA, begade: ibar

BEGAI, begaya: begai

BEGEI, begeye: begai

BEGI, begi: 1. begi.2. erreminten zuloa kirtena sartzeko.3. adjetiboen graduatzailea, samar, apur bat: "eskas begi lotu daku lapikoko"

BEGIRE EGON: begira egon; "arik eta etorri arten emen nau begire "

BEGIRUNE, begirune: begirune; "begirune andi eukitxen geuntzen sarrari"

BEGISKONE, begiskone: begizko; "biotzen forme lotxen da ya begiskone osatu in deudenen lotxen da biotzen forme "

BEGISKON IÑ: begizko egin

BEGITXINDOR, begitxindorra: begitxindor

BEI, beye: behi; "beye il da "

BEI AR, bei arra: behi antzu

BEINGON: behingoan

BEIÑ : behin; "beiñ egonitxen sure erriñ "

BEIÑONESKERO: dagoeneko

BEIÑONESKERON: dagoeneko

BEKALDE, bekalde: behekalde

BEKEKORRO, bekekorro: bekokor

BEKOKI, bekoki: bekoki

BEKOKI ILLUN, bekoki illune: hasarrearen aurpegikera

BEKOROTZ, bekorotza: bekorotz

BEKOSU, bekosue: behekosu

BEKOTZE, bekotze: beheko etxe

BELAFIRU, belafiru: belak josteko hari gogorra.

BELARRI, belarri: belarri; "paratenas telefonon eta balarriñ imin ber dana agoan euki nendun, belarriñ imin ber dana euki nendun agoan imintxe"

BELARRONDOKO, belarrondoko: zaplada, zaplasteko; "emongo tzuen belarrondokoas!"

BELAUN, belaune: belaun

BELAUNBIKO: belauniko

BELAUNBURU, belaunburu: belaun buru

BELU: belu; "sure lagune beti dator belu"

BELUKO MESA, beluko mese: beluko meza.

BELUN, belune: belaun

BELUNEKO: belauniko; "estotzet emongo beluneko eskatuten badeus peres"

BELLEGI, bellegi: beilegi

BELLEGISKE, bellegiske: beilegiska, horiska

BELLEGITTU: horitu

BENAKI, benaki: belaiki

BENDEJA, bendeje: bendeja

BENDEJAOTZARA, bendejaotzare: bendejak plazara eroateko otzara zapal eta karratu aproposa.

BENGANTZA, bengantze: mendeku

BENGON: behingoan

BENTANA, bentane: leihoa

BEÑOLA: behinola

BER IXEN: behar izan; "gaur goxen etzera yon ber ixen dot"

BERAKATZ, berakatza: berakatz; "berakatzak ekarteko lekun kinpulak ekar deudes"

BERANDU: berandu; "berandu nator trena galdu dotelako "

BERASKO, berasko: beherazko; "ikok berasko itzela emon dotze"

BERATU: beheratu

BERBA, berbe: berba

BERBA IÑ: berba egin; "orrek itxen dau berba badakillelako modun "

BERBAIKUNE, berbaikune: berbakune

BERBALDUN, berbaldune: berbaldun

BERBETA, berbete: berbeta

BERBIKI, berbiki: berbiki

BERDATU: berdatu

BERDE, berde: berde; "ori esta berde espadase asule"

BERDE IBILI: haserre ibili

BERDELOI, berdeloi: berdeloi

BERDEROI, berderoi: berdeloi

BERDIÑ, berdiñe: berdin

BERDURA, berdure: barazki

BERNA, berne: berna

BERNAUTZIK: berna hutsik, kaltzerdi barik; "otza dau ondiño bernautzik yoteko"

BERO, bero: bero; "aik pika itxen deude bero daunen ademas akabu"

BEROTU: 1. berotu; "imin dot baskari berotuten" 2. zeloan sartu; "txakurre berotute dabill"

BERRIXEN, berrixena: beharrizan; "senbes ta sarrao berrixena giao "

BERTZO, bertzo: bertso

BERTZOLARI, bertzolari: bertsolari

BESARTAKADEKO UME: ume gorri

BESASPI, besaspi: besape

BESKARI, beskari: bazkari

BESKARI YAN: bazkaldu

BESO, beso: beso; "ba, eron deude besotan "

BESONDO, besondo: ukondo eta sorbaldaren tartekoa; "besondoti oratute eron deu"

BESOTAKO, besotako: besotako

BESPERA, bespere: bezpera

BESTALA: hobeto; "iñusentekerik esatekon bestala saus ixilik"

BESTE ALDEKO, beste aldeko: auzoko, alboko; "aor anaje padekos, gure beste aldeko pere bai orrek ibiltxen dire"

BETATU: bete

BETERIK: beterik

BETERRE, beterre: jenio bizikoa, pirri: "aitxitxe beterre utze da"

BETI : beti; "sure lagune beti dator belu "

BIAJA, biaje: bidaia; "biaja bi edo iru iusen "

BIAMON: biharamon

BIARAMON: biharamon

BIARRARTE: bihar arte

BIBORA, bibore: sugegorri

BIDE, bide: bide; "ori da etzerako bide "

BIDEGANE, bidegane: bidearen gainekalde

BIDEGINTZE, bidegintze: bidegintza

BIDER: bider: bider; "iru bider egonas or "

BIDE SIUR, bide siurre: bide zidor.

BIER: bihar; "ba obeto da bier etorte "

BIGARREN LENGUSU: bigarren lehengusu

BIGOTE, bigote: bibote

BIGUN, bigune: bigun

BIGUNDU: bigundu

BIGUNTASUN, biguntasune: biguntasun

BIKOTXAK: bikiak

BILDRI, bildri: basa biguna: "bildri dau ta laprast in dot"

BILDUR, bildurre: bildur; "orren bildurre dekot "

BILDURTI, bildurti: bildurti

BILINBOLAKA: bilinbolaka

BIÑAGRE, biñagre: ozpin.

BIOR, biorra: 1. behor. 2. bihurri

BIORKA, biorke: behorka

BIORKADA, biorkade: bihurdura; "biorkade osatuteko sanatena iñ"

BIORTU: bihurtu

BIOTZ, biotza: bihotz; "biotzen forme lotxen da ya begiskone osatu in deudenen lotxen da biotzen forme "

BIREGARRO, biregarro: birigarro

BIRIGARRO, birigarro: birigarro

BIRIKI, biriki: biriki

BIRIKITXEKO, birikitxeko: birikietako gaixoa, ganaduak izaten du; "onek beyek birikitxeko deko"

BIRLOBA, birlobe: biloba

BIRO, biro: biro

BIRRAITXITXE: birraitaita

BIRRAMAMA: birramama

BIRRINDU: birrindu

BIRRISKI, birriski: eskasa, txikitxua, behar beste hazi ez den umea; "ume birriskiaurik estot ikusi"

BIRRITXEN: birritan

BIRSAI, birsaye: birzahi

BISKARREKO ASUR, biskarreko asurre: bizkar hezur

BISKERRASUR, biskerrasurre: bizkar hezur

BISKOR, biskorra: bizkor

BISKORTASUN, biskortasune: bizkortasun

BISKORTU: bizkortu

BISTA, biste: ikusmena

BISTU: biztu

BITOLE: patxada; "bearrak in barik eta ori dosu bitole neska"

BITXARTE, bitxarte: bitarte

BITXI, bitxi: apaindura edo ezgauza; "bitxiok eder beori es"

BITXIÑ, bitxiñe: normal den bestera heldu ez den artoa; "aurten ustel eta bitxiñ asko deko artok"

BITXO, bitxo: mamarro; "bitxo txarra da "

BITZ, bitze: 1. kipurri. 2. bits

BIXARBAKO, bixarbako: bizarbako

BIXER, bixerra: bizar

BIXERBAKO, bixerbako: bizarbako

BIXI IXEN: bizi izan; "bakotxa bere etzen bixi da ", "ori esta bixi ixen emen

BIXIO, bixio: bizio

BIXIRIK: bizirik

BIXITZE, bixitze: bizitza

BODEGA, bodege: soto

BOGADA, bogade: bogada

BOGADE ARRI, bogade arri: bogada harri

BOLA, bole: bola

BOLANDERA, bolandere: suziria; "naye bolandera bota deude san pedrotan"

BOLTZA, boltze: 1. poltsiko; "giltze boltzan dekot " 2. boltsa

BORDA, borde: borda

BORLA, borle: borla

BORONDATE, borondate: borondate

BORTZEGI, bortzegi: bortzegi

BOSTEKO, bosteko: 1. bost hogerlekoko txanpona. 2. eskua; "botaik bosteko ta tratu sarratu"

BOSTORROTZ, bostorrotza: bostortz

BOTA: bota; "umerik txikerrena etxa deude edo bota deude "

BOTAFUERE: destain

BOTALA: bota ahala; "edango leuke orrek botala gero kalte ingo badotzo bere"

BOTALAN: bota ahala, indar handiz; "euri botalan etxa deu"

BOTIKA, botike: botika

BOTO, boto: boza

BOTOI, botoi: botoi

BRASA, brase: txingar

BRILLU, brillu: dizdira

BRINKO, brinko: salto

BRISKA, briske: briska, karta jokoa.

BROTE, brote: erne

BRUSE, bruse: brusa

BUELTA, buelte: buelta

BUELTAKA: bueltaka; "pañalak eta gero, nik esetu dotena ta oiñ pentzaten egote nas ni, selan san, euskera garriko garriko faja, garriko esta, ori garriko oiñ umeri estake imintxen ori buelta ta buelta ta buelta emoten, estutu itxe siren umek, paxe edo garriko lau, bueltaka bueltaka, oiñ estake umeri ori imintxen, gero troñuk a, ta oin beste jenero bat, len umek goradi txe oiñ beradi imintxen dire kuman"

BUELTE EMON: buelta eman

BULER, bulerra: bular

BULTZIKEDA, bultzikede: bultzakada; "orreri bultzikede emon dotzet "

BURDI, burdi: gurdi

BURLESAR ARTU: burlatzar hartu

BURNI, burni: burni

BURNISKO, burnisko: burnizko

BURREÑO, burreño: burrino

BURRUNTXI, burruntxi: burruntxi

BURTEDA, burtede: gurteda

BURU, buru: buru

BURUKO ORROTZ, buruko orrotza: burukorratz

BURUKO PAÑELU: buruko zapi

BURUTEN SARTU: burutan sartu, tematu

BURUTXA, burutxe: burutsa

BUSKENTZ, buskentza: buzkentz; "buskentzak orde dekoles txarri iltxen badot suri eron bortzut "

BUSTEN, bustena: buztan

BUSTERRI, busterri: buztarri

BUSTERRI BAKAR, busterri bakarra: buztarri bakar

BUSTERRIGANEKO, busterriganeko: ardi larrua edeak ez bustitzeko ipintzen da dotore.

BUSTERTU: buztartu

BUSTI: busti; "au bustitxe dau "

BUSTIÑ, bustiñe: buztin

BUTROI KAÑUBERA, butroi kañubere: indi kainabera

 

 

D

 

 

DAMISTIKU, damistiku: doministiku

DAMISTIKU IÑ: doministiku egin

DEMONENTRU, demonentru: iraina; "sos emeti demonentru ori!"

DAMUTASUN, damutasune: damutasun

DAMUTU: damutu; "damututen dat dana yan esa "

DAN, dana: dan

DARDAKADA, dardakade: dardakada

DEFENDIDU: defendatu

DEFUNTA, defunte: difuntu

DEFUNTU, defuntu: difuntu

DEKONA TA ESTEKONA: noronor bihotz zabalekoa dela adierazteko, inori laguntzeko prest dagoena beti; "gure ausoko Luisak dekona ta estekona emongo leuke, onegi da"

DENDA, dende: denda; "dendara yoten nasenen estot ikusten koreanu baño "

DENDARI, dendari: dendari

DENDATU: gauzen balioa eta pisua nolakoa den probatu.

DENPORA, denpore: 1.denbora; "bearra akabateko naiko denpora deku" 2.eguraldi

DENPORAL, denporala: ekaitz

DERDITXE, derditxe: asko kantidade handi

DERDITXEDU, derditxedu: ikaragarri itzel; "axe derditxedu egon da bart"

DERROT: segidan, lotu barik; "gure umek derrot leiduten deu"

DESAPARESIDU: desagertu; "orrek gixonak ekar deune desaparesidu da "

DESGRASI, desgrasi: ezbehar

DESIÑ: desegin

DESKANTZA: deskantsatu

DESKARGA: deskargatu

DESKISE, deskise: kalte gaitza; "tenporalak deskisek in ditxu"

DESKITXE, deskitxe: kalte, gaitza.

DESMONTA: desmontatu

DEUNGE, deunge: gaiztoa, grazibako, motel; "su baño ume deungeaurik!"

DIFERENTE, diferente: desberdin

DIFERENTZI, diferentzi: liferentzia

DILINDALAN: dilindalan kanpai hotsa eta kapaia bera; umeen berba

DINDIRRI, dindirri: dindirri.

DINGILIDANGALA: dingilidangolo, herrenka

DIRENAK ETA ESTIRENAK: beroaldian pentsatu barik botatzen direnak; "Julik eta Josepak umekaitxik asarratu te alkarreri direnak eta estirenak bota dotzes"

DIRU, diru: diru; "diruaitxik in deude "

DISIENBRE: abendu

DOLLARA, dollare: doilara

DOMEKA, domeke: igande; "domekan etorko nas "

DOMUSANTU EGUN: domosantu egun

DON IXEN: ondo atera, suertea izan; "aprobaten badosu don ixengo sara"

DONASIÑO, donasiño: emaitza

DORU, doru: doru

DOSENA, dosene: dozena

DOSENA ERDI: dozena erdi

DOTE, dote: dote

DRUNGULU, drungulu: ahi

DULTZE, dultze: gozo

DURDU, durdu: durdu

DURDURE, durdure: durdura

DURUNDU, durundu: durundu

DUSTI, dusti: guzti, dena; "ekar dille dusti!", abrigo ta dusti yongo sara ala?"

 

 

 

 

E

 

 

EBAI : ebaki, ebagi; "atzamarra ebai deu ba, bentane arreglaten dabillela"

EDADE, edade : adin, edade; "ori gure aman edadeko da "

EDADEKO, edadeko : edadeko, adineko, zahar; "ori gixona edadeko da "

EDAN: edan.

EDARI, edari: edari.

EDARISALE, edarisale: edarizale;."edarisale da ori"

EDE, ede: hede.

EDER, ederra: eder.

EDERRIKUSIÑ, ederrikusiñe: oneritzi; "orrek esteko ederrikusiñik"

EDERTO: ederto, ederki.

EDOI, edoi: hedoi.

EDOI TONTOR, edoi tontorra: hedoi beltz handiak.

EDOITZU, edoitzu: hedoitsu.

EDREDOI, edredoi: edredoi;"oritxe dok edredoya"

EDUR, edurre: 1.elur, edur; "edurre botaten dau" 2. izotz, horma.

EDUR EURI, edur euri: elur busti; "edur euri itxe yok otza daunen "

EDUR METXA, edur metxe: elur maluta.

EDURTE, edurte: elurte

EDUR UR, edur ure: elur busti.

EDURRE IÑ: elurra egin; "edurre itxen dau "

EGABERA, egabere: hegabera

EGARRI, egarri: egarri; "egarri dekot "

EGAS IÑ : hegaz egin.

EGASTADA, egastade: hegaztada; "ollok egastada laburre deko"

EGASTI, egasti: hegazti;"ollok igual astrakan edo orrek egastik bota ixus orti"

EGI, egi: egia; "suk estostesu egi esan "

EGO, ego: hego, hegal.

EGON: egon; "emen egon dire lau asten "

EGOPE, egope: hegope.

EGOSALDI, egosaldi: egosaldi.

EGOSARI, egosari: egosari; txerrientzat egiten den jatekoa; "egosari da txarrintxeko egositxe, igual imiñi kankarru bean sue dala, ta an egosten dana egosari da "

EGOSI: egosi; "egosari da txarrintxeko egositxe, igual imiñi kankarru bean sue dala, ta an egosten dana egosari da "

EGOSTU: beroa eta izerdiagatik azala erre; "beroaitxik egostute kaderak "

EGOTALDI, egotaldi: egotaldi.

EGUEN, eguena: eguen.

EGUENSURI: eguen zuri

EGUN, egune: egun; "onetan egunetan esta etorri"

EGUNAROS: egunero, egun askotan; "egunaros oki du euri mayetzen"

EGUNE IÑ: egune egin.

EGUNO: egundo, eguno; "guk eguno beres, eta or laukisen eta orti itxe ixen deude estok eta badok"

EGUNO BETI: beti, egundo beti.

EGUNON: egun on; "egunon dekola beorrek "

EGUR, egurre: egur.

EGUR TXOLA, egur txole: egur txola, egur txorta.

EGURDI, egurdi: eguerdi.

EGURDUN, egurdune: egurdun, egur saltzaile.

EGURRESKO, egurresko: egurrezko.

EGUSKI, eguski: eguzki.

EGUSKI BEGIRE: eguzki begira, eguzki begi.

EGUSKI BEGITXEN: eguzki begitan.

EGUSKI GORI, eguski gori: eguzki bero-beroa

EGUSKI SARTU: eguzkia sartu.

EGUSKI SURI: eguzki zuri; ederra baina lar berotzen ez duen eguzkia, udagoienekoa eta negukoa da.

EGUSKI TXANGOT, eguzki txangota: eguzki txangot; aterrunetan irteten duen eguzkia.

EGUSKIK URTEN : eguzkiak irten.

EGUSTEN, egustena: eguasten, asteazken.

EKARRI : ekarri; "orrek gurdi bete bedarra ekar deude"

EKIÑ : ekin; "ekiñ in ber da"

EKIÑEKO, ekiñeko: ekinekoa, zeri edo hari gogoz ekiten diona.

ELAI, elai: elai.

ELASTUN, elastune: eraztun.

ELDU: 1.heldu, umotu. 2. heldu, iritsi; "sure errukaitxik belu eldu gare"

ELEIXA, eleixe: eleiza.

ELGORRI, elgorri: elgorri

ELISPE, elispe: elizpe.

ELIXA, elixe : eliza; "ori ixengo da elixan sartute daune beti "

ELIXAKOK: eleizakoak, hil aginean dagoenari ematen zaizkion sakramentuak.

ELIXALDE, elixalde: elizalde.

ELIXASARTZE: eleiza sartze, ume jaio berriarekin amak egiten duen lehen irtenaldia, eleizara.

ELIXATIK ESKONDU: eleizatik ezkondu

ELORRANTZA, elorrantze: elorrantza, elorri.

ELORRANTZA BALTZ, elorrantza baltza, elorri beltz.

ELORRANTZA SURI, elorrantza suri, elorri zuri.

ELTXO, eltxo: eltxo

EME, eme: eme; "emeri arkele esaten dotzu guk "

EMIGRASIÑO, emigrasiño: emigrazio.

EMOI, emoi: emoi, jario.

"emoi deko"

EMON: eman; "suok ure emon dostesu "

ENBARASU, enbarasu : enbarazu, eragozpen; "enbarasun dau "

ENBARASU IÑ: enbarazu egin, eragotzi, trabatu.

ENBARASUTI KENDU: enbarazutik kendu, paretik kendu.

ENBAT, enbata : itsasaldeko lainoa eta galerna.

ENBRA, enbre: emakume, andre; "enbratan gasteena esta etorri "

ENBIDO, enbido: enbidoa mus jokoan.

ENBUDO, enbudo: enbutu.

ENE!: ene!

ENERO, enero: urtarril.

ENGAÑA: engainatu.

ENSEGIDA: behingoan, berehala.

ENTERA: enteratu; "enas entera akaba deudenik "

ENTERRA: ehortzi; "erlek yon siren a enterrata egon san lekure "

ENTERRADORE, enterradore: ehorzle.

ENTERRU, enterru: ehorzketa.

ENTRESAKA, entresake: murrizketa, mehazketa.

ENTZULE, entzule: entzule; "entzule dustik erdi lotan egosan"

ENTZUN: entzun; "ori entzunte dekot "

EON: egon

EPEL, epela: epel

EPELDU : epeldu; "epeldu in dau "

EPER, eperra: eper

EPERDI, eperdi: 1. ipurdi 2. zuhaitzen beheko aldea, lurrean dagoena. 3. ontzien ipurdi, hondo.

EPERDI GALDU BERREN: txarto eginaren kontzientziak eraginda egoera hobetzeko egiten diren ahaleginak. Beste testuinguru baten: norbera baino gorago dagoenaren mesedea lortzeko edo; "badaki ama asarre dekona ta or dabill eperdi galdu berren a lorinya esiñik", "aiko antojagarri! beraneante gustikes eperdi galdu berren dabil beti!"

EPERDIKO, eperdiko: ipurdiko; umeei ipurdian ematen zaien txalo; "eperdiko emon dotzu umeri"

EPERDITXI ATARA : ipurditik atara (landareak).

EPERDITXI BOTA : ipurditik bota (landareak).

EPERMUKUR, epermukurre: hanka hezur; "epermukurren ume isterkuluke dala"

EPERSULO, epersulo: ipurtzulo; "epersulo iko pasaas tapa iyeun batek"

EPERTALO, epertalo: ipur masaila; "yan barik olau epertalok?"

EPERTARGI, epertargi: epertargi, ipurtargi.

EPERTIKERA, epertikere: epertikara, buztanikara.

EPERTXUNTXUR, epertxuntxurre: bizkar hezurraren amaiera; "yeusi txe epertxuntxurren artu dot golpe"

EPETX, epetxa : epetx, txepetx.

ERA, ere : era

ERAIÑ: 1. erain; "esteude garirik eraiñ" 2. eragin.

ERAKUTZI : erakutsi; "ekar dot liburu bet suk erakutzi dostesun antzeko"

ERANTZI: erantzi

ERASKIÑ, eraskiñe: eraskin

ERATARA: erropa behar den legez jantzi; "jerse eratara yantzixu iruntzitxera dekosu te"

ERANTZI: erantzi

ERATZI: eratzi

ERBATZ, erbatza: 1. ezten edo ziri txikia; egurrak eukitzen du, eta baita atzazalak ere guztiz ondo ebakita ez badagoz.2. tutik ez,ezer ez; "erbatzi pere esta lotu "

ERBESTE, erbeste: herbeste.

ERBI, erbi: erbi.

ERDALDUN, erdaldune: erdaldun.

ERDERA, erdere: erdara; "guk sekule estu iñ erderarik "

ERDERAKADA, erderakade: erdarakada

ERDI, erdi: erdi; "au erdi bana yango du "

ERDIBITXU: erdibitu

ERDIKIÑ, erdikiñe : erdikin; "au erdikiñe da "

ERDIS ERDIS: erdizerdiz, erdizka.

ERDIUNE, erdiune: erdiune.

ERDU: zatoz; agintera baino ez da erabiltzen.

ERETXI: 1. eritzi (Ad.); "ondo eretxitxen deust" 2. harro (Adj.) "eretxi da ori!

ERIDA, eride: zauri.

ERIDUS: moderazioz, proportzioz; "eridus orre paño giau in ber dot nik, orren eridus giau in ber dot nik "

ERIOTZA, eriotze: heriotza; "selau eriotze in daun orrek "

ERKERA arkara, erkera; "ori auntze erkera dau "

ERKINDU: erkin bihurtu

ERKIÑ, erkiñe: eskasa, mirri; "geixoki dales erkin lotu yake"

ERLAUNTZA, erlauntze: erlauntz; "suk imintxen dosu an a, erlauntze, eta bertan dau, eta ak ume ingo dau, bota in ber dau estaitx nik a, senbest a, illen a, berrogei egun edo tardaten deitxu, eta a bota itxen dau, baya denpora ona bada, ba urten itxen deude se lekurik esteuke, an barrun, eta ordun egon ber da sur, ta an imintxen deutze sera, erlauntze, ta saparraas ta sera, ta ume erregiñe koxi txe ara pasa "

ERLE, erle: erle; "erlek yon siren a enterrata egon san lekure "

ERLETEGI, erletegi: erletegi, erlauntz.

ERLIJIÑO, erlijiño: erlijioa

ERLOJU, erloju: erloju.

ERMANDADE, ermandade: betabereen kalteei aurre egiteko sortzen den edo zen elkartea.

ERMANO, érmano: ermandadeko partaidea.

ERNARI: ernari: "ernari dau ori beye ume itxeko daune, ume ingo dau "

ERNE: erne.

ERNEGETAN EGON: ernegatzen egon.

ERNEKATZ, ernekatza: pataten gara, zil, ernekaitz, ernamin.

ERON: eroan, eraman; "apurtu barik eron "

EROSI: erosi; "erosi dosu eser?"

EROSTA, eroste: erosta.

ERPA, erpe: erpa, txerpa.

ERRADURA, erradure: perra.

ERRALDE, erralde: erralde; bost kiloko pisua.

ERRAMA, errame: abar, adar, errama.

ERRAMARA, erramare: ateka, hesi baten sarrera; "erramare ixixu saldik urten sediñ"

ERRAMU, erramu: erramu, ereinotza.

ERRAMU EGUN, erramu egune: erramu egun

ERRAN, errana: erran, errain.

ERRAPE, errape: errape.

ERRATU: okertu, erratu.

ERRATURA, errature: erratura, erretura.

ERRE: erre; "sue ikeran erre in san "

ERREAL, erreala: erreal.

ERREBUELTA, errebuelte: bihurgune.

ERREGATERA, erregatera: errekardari.

ERREGIÑE, erregiñe: erregina; "suk imintxen dosu an a, erlauntze, eta bertan dau, eta ak ume ingo dau, bota in ber dau estaitx nik a, senbest a, illen a, berrogei egun edo tardaten deitxu, eta a bota itxen dau, baya denpora ona bada, ba urten itxen deude se lekurik esteuke, an barrun, eta ordun egon ber da sur, ta an imintxen deutze sera, erlauntze, ta saparraas ta sera, ta ume erregiñe koxi txe ara pasa"

ERREKA, erreke: erreka; "ori errekara yausi da "

ERREKAGANE, errekagane: erreka gaina

ERREKALDE, errekalde: errekalde.

ERREKA TXARRI, erreka txarri: erreka txarri

ERREKONDO, errekondo: errekondo

ERREL, errela: erreal

ERREMANDADE, erremandade: erremandade; baserritarren arteko elkartea ganadua aseguratzeko.

ERREMATA, erremate: enkante

ERREMENTARI, errementari: errementari.

ERREMESA, erremese: txanda, beharra.

ERREMESALARI, erremesalari: bedarrak egiteko alogerean behar egiten zutenak.

ERREMINTXA, erremintxe: erreminta.

ERREMOLATXA, erremolatxe: erremolatxa.

ERREN, errena: erran, errain.

ERRESA: otoitz egin

ERRESIÑE, erresiñe: erretxina.

ERRESKAN: Iladan, errezkan; "erreskan ebai ber dire onek "

ERRESKI: ziur, fixo

ERRESPONTZU, errespontzu: errespontsu..

ERRESUNDE, erresunde: erre hatsa

ERRETEN, erretena: erreten ildo.

ERRETOLIKA, erretolike: erretolika

ERRETXIÑE, erretxiñe: erretxina

ERRI, erri: herri; "ori da erriko neskarik lodiena ",

ERRIETA, erriete: errieta.

ERRIETAN IÑ: errietan egin.

ERRIKO AXE: hegohaize;."erriko axe daunen aurrekoaxe esaten du "

ERRIMEKA:errimaka, besaka.

ERRIO, errio: ibai

ERRITAR, erritarra: herritarra.

ERROGATIBA, errogatibe: errogatiba.

ERRO, erro: erro; "orrek beyek errape ederra bai baya erro bat galdute deko"

ERROI, erroi: erroi, bele.

ERROMARA, erromare: erromara

ERROMERI, erromeri: erromeri

ERROPA, errope: erropa

ERROSARIO, errosario: errosario

ERROSARIO BEDAR, errosario bedarra: errosario belar

ERROTA, errote: errota

ERROTARI, errotari: errotari

ERROTARRI, errotarri: errotarri.

ERRU, erru: erru; "sure errukarren etor nas", "sure errukaitxik belu eldu gare

ERRUBIA, errubie: ilegorri.

ERRUBIO, errubio: ilegorri

ERRUEDA, erruede: txirringa.

ERRUEDA ITZU, errueda itzu: txirringa itsu.

ERRUSIO, errusio: ihintza.

ERTZ, ertza: ertz

ERUGE, eruge: har, eruga.

ESAERA, esaere: esaera.

ESAKUNE, esakune: esakune.

ESAN: esan; "suk estostesu egi esan "

ESANALAK: esan ahalak, esan ahal diren guztiak; "Gregorik esanalak esan dotzos Bisentari"

ESAUN, esaune: ezagun.

ESETU: ezagutu; "suk esetuten nosu? "

ESIÑ IXEN: ezin izan. "gaur goxen esiñ etorri ixenas lelau "

ESKANDALU: asko

ESKAPA: ihes egin; "kea botakeran barrurantza eskapaten deude aik, erlek, eta ordun aik atara ta sera sartu"

ESKAPARATE, eskaparate: eskaparota

ESKAROLA, eskarole: eskarola

ESKAS, eskasa: eskas

ESKATU: eskatu "guk orreri ure eskatu dotzu "

ESKE eske: eske

ESKEI: eskegi

ESKEKO, eskeko: eskeko, eskale.

ESKER, eskerra : ezker "neure ekerretara on dire"

ESKERTI, eskerti: ezkerti

ESKILLARA BURU, eskillara buru: eskilara buru

ESKILLARAPE, eskillarape: eskilarape.

ESKILLERA, eskillere: eskilara.

ESKIÑA, eskiñe: ertz, hegal; "eskiña bat lotu da emen "

ESKOA, eskoa: eskoi, eskoa.

ESKOATI, eskoati: eskoiti, eskoati.

ESKOBA, eskobe: erratz, ginarra.

ESKOI, eskoi: eskoi, eskoa.

ESKOJIDU: aukeratu, hautatu; "etor direnatan altuena eskojidu deude "

ESKOLA, eskole: eskola

ESKONDU: ezkondu; "orrek eskondu in gure deu "

ESKOPETA, eskopete: eskopeta.

ESKU, esku: esku.

ESKUBEAR, eskubearra: eskulan

ESKUBERE, eskubere: eskuare.

ESKUBILLE, eskubille: eskubila.

ESKU KENDU: elkarri eskua emonaz agur egin.

ESKULASO, eskulaso: eskulaso.

ESKUR, eskurre: ezkur.

ESKUTALDI, eskutaldi: izkutaldia, ohostaldi.

ESKU TIRO: eraiteko era bat da; haziak eskuz botatzen direnean, hain zuzen.

ESKUTRAPU, eskutrapu: sukaldean garbitzeko erabiltzen den sorkia

ESKUTU, eskutu: izkutu, gorde.

ESKUTUR, eskuturre: eskutur.

ESNE, esne: esne

ESNE SOPA, esne sope: esne zopa.

ESNEKO AGIÑ, esneko agiñe: esnehagin, esnehortz.

ESNE ARTO, esne arto: ondo heldu barik dagoen arto biguna.

ESPALDA, espalde: bizkar

ESPAN, espana: ezpain, ezpan.

ESPARA, espare: ezpada, ezpara, euli ezpara.

ESPATA, espate: 1. Gurdikaman aurreko aldean tente jartzen den makila.2. ezpata karta jokoan.3. erleen eztena.

ESPILL, espille: ganaduak buruan daukan pinta

ESPILLU, espillu: espilu.

ESPINAKA, espinake: espinaka.

ESPLIKA: azaldu

ESPLIKASIÑO, esplikasiño: azalpen

ESTAKA, estake: taket.

ESTARTA, estarte: estarta, estratza.

ESTE, este: heste.

ESTE LODI, este lodi: heste lodi.

ESTE ME, este mea: heste mehe.

ESTENDAK: barre algarak; "estendak in gendusen"

ESTI, esti: ezti.

ESTIMA: preziatu (Ad.)

ESTO, esto: esto; mokilak hausteko adar trentzatuz egiten den narra.

ESTOK ETA BADOK : gizonezkoen hika tratamenduaren izena; "guk eguno beres, eta or Laukisen eta orti itxe ixen deude estok eta badok "

ESTONA TA BADONA: andrazkoen hika tratamenduaren izena.

ESTORBU, estorbu: enbarazu, eragozpen; "estorbu be ta au trabes parata beti txe "

ESTRAMIÑE, estramiñe: estramina

ESTROPATXU, estropatxu: harrikoa egiteko erabiltzen den esparto zatia.

ESTU, estu: estu: "sanbedarrak andranak badire orri sabalak,gixonanak badire ba, estutxuenak"

ESTUDIA: estudiatu.

ESTUTU: estutu; "asalaas an itxi txe pasa ostabere estutu te pitipiñe itxe san

ESUPIDE, esupide: ezagupide; "esupide dekot orreas "

ETORRI: etorri; "sure errukarren etor nas "

ETXA : bota; "umerik txikerrena etxa deude edo bota deude "

ETZALDANTZA, etzaldantze: etxe batetik bestera bizitzera joateko egiten den gauzak eroatea.

ETZASPI, etzaspi: etxearen behekaldea.

ETZATZE, etzatze: 1. Etxe atze. 2. Norbaitek hil eta ostean atzean uzten dituen arazoak; "alargune eta bost semealaba, orrek itxi deu etzatze!"

ETZAUNTZA, etzauntze: etxeko ugazabaren eskubidea, gehienetan lehen semearena; "orreri tokaten dako etzauntza"

ETZAURRE, etzaurre: etxaurre.

ETZE, etze: etxe; "orrek etzen euki neude "

ETZEBURU, etzeburu: etxearen gainekaldean dagoen lurra

ETZEKOANDRE: ugazabandrea, ama.

ETZESULO, etzesulo: etxezulo, etxekoi.

ETZI: etzi

ETZILUMA: etzidamu.

EUKALITXU, eukalitxu: eukalitu. Eucaliptus globulus.

EUKI: euki, eduki; "orrek etzen euki neude "

EULI, euli: euli

EURI, euri: euri.

EURI EKARRI: euria ekarri.

EURI GOTA, euri gote: euri tanta

EURI IÑ: euri egin; "euri ingo baleuke gaur! "

EURI LANBRI, euri lanbri: euri uger, euri lanbri, euri ziri.

EURI UGER, euri ugerra: euri uger, euri lanbri, euri ziri.

EURIALDI, eurialdi: eurialdi.

EUSKELDUN, euskeldune: euskaldun; "ori euskeldune balitze, geuges egongo litxike "

EUSKERA: 1.euskere (Iz.): euskara. 2.euskera (Adb): euskaraz.

EXA, exe: exa

EXABARRA, exabarre: exa erabilita egiten den ildo.

EXATU: exa erabilita behar egitea.

 

[Aurkibidea]